Hiru lagun saritu dituzte Itsasondoko mami lehiaketetan
Itsasondoko Udalak antolatuta, ostiralean mami lehiaketa jokatu zen, Bizi Nai jubilatu elkartean. Aurten bi maila bereizi dituzte: mamiarena, eta mamiz egindako postreena. Mami lehiaketara bost lagunek aurkeztu zituzten, eta Ana Etxanizek egindakoa aukeratu zuten epaileek onentzat.
Postreen sailean zortzi plater probatu zituzten. Flana, bizkotxoa, gazta tarta modukoa, mamia ezti eta intxaurrekin, marrubiekin, txokolatezkoa, kopa ikusgarri bat… prestatu zituzten itsasondoarrek. Bi lagun saritu zituzten: Iker Mendizabal (kopa) eta Mari Karmen Mendizabal (bizkotxoa). Jende asko inguratu zen.