Lazkaoko mendizaleak Irimora igoko dira, jaian
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Urretxura egingo dute igandeko mendi buelta. Urretxu-Zumarragako Ikastola ondotik abiatu, eta Santa Barbaratik Irimoko gurutzera (850m) igoko dira. Zazpi Puntak lepoari jarraituta Irimoko buzoira (898m) iritsiko dira. Trekutz trikuharria dagoen Meaka atseden-lekutik bira egingo dute. 08:30ean Itzala parean elkartuko dira.