Galdaragileen festa hasi da Ordizian
Inoiz baino luzeagoa eta parte hartzailegoa izango da aurtengo galdaragile eguna: batetik, goiz eta arratsalde egingo baitute eta, bestetik, haurrek ere protagonismo berezia izango dutelako. 12:00ak zirenean, galdaragile txikien desfilearekin hasi da Ordiziako galdaragile eguna. Helduek, berriz, 13:00etan hasi dute lehenengo desfilea.
Dena den, eguneko puntu gorena, 19:00etan izango da; aurtengo festako berritasuna aurkezteko garaia izango baita: Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak asmatu duen Zozomikotea pertsonaia aurkeztuko dute Urrup antzerki taldekek. Nikolas Lekuona plazan izango da. Aurretik, 18:00etan, haurrentzat txokolatea banatuko dute.
Kalejira nagusia, 19:00etan abiatuko da zozomikote lagun dutela. Galdaragileekin batera, Ordiziako txistulariek, Santa Ana, Oroith Txiki eta Larrun Arri abesbattzek eta Barikuan taldeek ere parte hartuko dute desfilean. 20:00etan, zozomikotea erre egingo dute, “sutan garbitzeko”.