Udalbiltzak euskal ikurrak erabiltzeko deia egin du Ordiziatik
http://youtu.be/uYIKSqHUKSI
Euskal Herriko 120 udal hautetsi bertan zirela, Udalbiltzak batzarra egin du gaur goizean Ordizian. 12:15ean Barrenako parkean ekitaldi publikoa egin dute eta bertan, Udalbiltzak Euskal Herritartasuna eta Euskal Herriaren aitortza sustatuko dituela jakinarazi dute. Euskal Herritaratsuna ildoari helduta, “Euskal Herritarrak gara” egitasmoa eramango du aurrera.
Euskal Herriko 120 udal hautetsi bertan zirela, Udalbiltzak batzarra egin du gaur goizean Ordizian. 12:15ean Barrenako parkean ekitaldi publikoa egin dute eta bertan, Udalbiltzak Euskal Herritartasuna eta Euskal Herriaren aitortza sustatuko dituela jakinarazi dute. Euskal Herritaratsuna ildoari helduta, “Euskal Herritarrak gara” egitasmoa eramango du aurrera.
Hiru ardatz nagusi landuko dituzte bide horretan, momentuz: euskal ikurren aldeko herri dinamika, Euskal Herritartasuna agiria eta Interneteko domeinu propioak. “Independentziari buruzko herri galdeketak, kirola eta oroimen historikoa aztertzen” ari direla jakinarazi du Udalbiltzak.
Euskal ikurren aldeko herri dinamikari dagokionean, ikurren erabilera bultzatuko dute udalek eta herritarrek (udaletxeetan, toki publikoetan, herriko elkarteetan, kirol eremuan, etxeetako balkoietan…).
Euskal Herritartasuna publikoki adierazteko “agiri ofizial baten sorrera” ere sustatuko du Udalbiltzak, “bere izapidetza prestatu, erabilera bermatu, bideragarritasuna…”. Era berean, “Euskal Herrian bizi garen pertsona guztien hizkuntz, kultur eta jatorri aniztasuna bermatu nahi dugu, eta teknologia aldetik agiri interaktiboa izatea bilatu”.
Interneteko domeinu propioaren lan ildoan, azkenik, udalek “.eusk domeinua hartuko lukete euren webgunerako”. Gizartean ere, .eus domeinua sustatu nahi du Udalbiltzak.
Martxoaren 10era bitartean, “udal hautetsien artean prozesu parte hartzaile bat egingo dugu, ekarpenak jasotzeko”. Ondoren, Udalbiltzako Nazio Gobernuak ebazpena egin eta publiko egingo du. “Martxo bukaeratik aurrera, udaletxeetan eta herrietan dinamikak gauzatzen hasiko” da Udalbiltza.
Barrenako parkeko adierazpen ekitaldian, Amets Bide dantza taldeko kideek eta Laguntasuna Errondailakoek parte hartu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.