http://youtu.be/1XgmAm31i64
Sahararen aldeko 9. krosa egin dute asteburuan Ormaiztegin; eguraldia lagun izan dute aurten, eta jendetza bildu da, bai parte-hartzaileen eta bai ikusleen aldetik. Proba nagusiari dagokionean, 256 lagunek parte hartu zuten, eta Gorka Satrustegi ordiziarra gizonezkoetan eta Uxoa Irigoien getariarra emakumezkoetan izan ziren azkarrenak.

Gizonezkoetan Satrustegiren eta Beñat Arnaizen arteko lehia izan zen aurreneko bi itzulietan, baina azkenerako, tartea atera zion Satrustegik. Podiuma, Jose Javier Cuadrado
Karratu beteranoak osatu zuen. Emakumezkoetan, berriz, Irigoienen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Podiuma, Izaro Rubiok eta Itziar Anduezak osatu zuten.
Herritar askok, Tolosa eta Berioren arteko partidan hil zen Urtzi Gurrutxaga ormaiztegiarra gogoratu zuten, atzean bere izena zeraman kamiseta jantzita. Lasterketa nagusiaz gain, testigantzazko proba ere egin zuten; bertan, dozenaka haur atera ziren lasterka, kilometro bateko ibilbidea eginez.