Historia zikloen errepikapena dela diotenek, Euskal Herrian adibide bat baino gehiago aurkituko dute. Udalbiltzak Euskal Herritarrak gara ekitaldia egingo du, bihar, Ordizian, eta tartean «euskal herritartasun ildoa» landuko dute. Orain 37 urte ere sentipen bera egikaritu nahi izan zuten zenbait alkatek, 41 urteko itzalaren ondoren Euskal Herriari, bere ikurrei eta legeei argitasuna itzularazi nahiz. Alkateen Taldeak hartu zuen euskal politikaren abangoardia; Bergaran eta Deba Goienean sortu zuten, eta Goierrin zabaldu zen berehala.
Banatu dituzte dagoeneko 2013ko Bertsopaperak, Narratiba eta Poesiako Iparragirre Sariak. Ekimenak 23. urtea bete du aurten, eta Urretxuko eta Zumarragako udaletxeen elkarlanaren emaitza da. Hasiera batean lehiaketa urtero ospatzen zen
The post Iparragirre lehiaketako sariak banatu dituzte jada, Urretxun appeared first on Otamotz.
Martxoan Bertsoa zikloa hastera doa. 2003tik Urretxu eta Zumarraga bertso topaleku bihurtu ohi du bertso eskolak udaberriaren atarian. Datorren ostiralean Taldekako Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa egingo dute Urretxuko Motz tabernan,
The post Sintonia berria eta zikloaren historiaren bideoa dira Martxoan Bertsoak dakartzan berritasunak appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/1XgmAm31i64 Sahararen aldeko 9. krosa egin dute asteburuan Ormaiztegin; eguraldia lagun izan dute aurten, eta jendetza bildu da, bai parte-hartzaileen eta bai ikusleen aldetik. Proba nagusiari dagokionean, 256 lagunek parte hartu zuten, eta Gorka Satrustegi ordiziarra gizonezkoetan eta Uxoa Irigoien getariarra emakumezkoetan izan ziren azkarrenak.
Ipuin bat asteko bederatzi urtean zehar. Hori da Mertxe Aizpurua (Ordizia, 1967) ipuin kontalariaren marka, oraingoz. Ordiziako udal liburutegian 4 urtetik 9 urtera arteko haurrei ipuinak kontatzen dizkie. Kontaketarekin uztartzen ditu Jakintza ikastolan egiten duen antzerki irakasle lana eta gozoki denda batean egiten duena; «umeak dauzkat beti inguruan», dio. Urtetan San Joan suan Marirena ere egin du; aurten ez da aterako Mari bezala, «baina sorgin arruntarena» egiten jarraituko dut. Antzerkiko ikasketak egin zituen Donostian, «duela denbora asko…».