Zumalakarregi museoak emaileak omendu ditu
Zumalakarregi museoak 25 urte bete behar ditu aurten eta lehen ospakizun ekitaldia gaur goizean egin dute: emaileak omendu dituzte. Ekitaldian, Ikerne Badiola Kultura diputatuak, Rosa Urkia alkateak eta Garazi Lopez Etxezarreta Kultura zuzendariak parte hartu dute. Mikel Alberdik bisita gidatua eskaini die museoan elkartu diren guztiei eta ondoren mokadutxoa jan dute.