Atsuen taldea nagusi Motzeko kanporaketan
Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketa herrikoiko hamabigarren edizioa abian da, dagoeneko. Ostiral iluntzean jokatu zen lehendabiziko kanporaketa Motz tabernan, eta antolatzaileek esan dutenaren arabera, «leporaino bete zen». Lekaixoka (Aitor Lizarazu Ginz,
The post Atsuen taldea nagusi Motzeko kanporaketan appeared first on Otamotz.
Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketa herrikoiko hamabigarren edizioa abian da, dagoeneko. Ostiral iluntzean jokatu zen lehendabiziko kanporaketa Motz tabernan, eta antolatzaileek esan dutenaren arabera, «leporaino bete zen». Lekaixoka (Aitor Lizarazu Ginz, Beñat Zamalloa eta Martin Berrizbeitia), Kontuz, atsuak (Amaia Iturriotz, Itziar Pildain eta Maialen Akizu) eta Txomin Stones (Andoni Jaka, Gorka Ojanguren eta Gaizka Oiartzabal Pitillo) taldeak aritu ziren lehian, eta epaimahaikideen arabera, atsuen taldea izan zen nagusi.
Martxoan Bertsoaren «esentzia islatzen duen» saioa izan zen ostiralekoa: agur umoretsuak, ariketa xelebreak, ezustekoak, barreak eta mozorroak izan ziren, besteak beste gaueko protagonista. Saioaren hasieran aurten grabatu den sintonia berezia entzuteko aukera izan zen, eta ikusleen aldetik «harrera oso ona» izan zuen.
Behin saio puntuagarriari hasiera emanda, «ariketa ia guztietan atsuen taldea besteen gainetik» ibili zen. Hori azken puntuaketan ere nabaritu zen, baina, edozein kasutan «saio ederra osatu zuten bederatzi bertsolariek».
Gaztetxoen bertso antzerkia
Saioaren amaieran Aikur erle museoak emandako ezti pote bana eta gozokiak jaso zituzten bertsolariek. Aranburu eta Amilleta harategiaren eskutik, berriz, bi pertsonentzako afari baten zozketa egin zen ikusleen artean. Nahikari Ganboa izan zen irabazlea. Ikusleen aldetik Kontuz, atsuak taldea izan zen talderik gustukoena eta Maialen Akizu berriz, bertsolari gustukoena.
Txapelketak datorren ostiralean izango du jarraipena Gabiriako ostatuan. Potato (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana eta Felipe Zelaieta), Mirotzak (Iñaki Larrañaga, Jon Agirresarobe eta Antton Fernandez) eta Gabiri1 (Oier Oiarbide, Gorka Maiz eta Eñaut Asurabarrena) arituko dira nor baino nor.
Gainera, ostiralean, 19:00etan bertso eskolako gaztetxoen Klase egun bat bertso antzerkia ere eskainiko dute Labeaga aretoan. Eskolako 28 ikasle taularatuko dira «mimo handiz» prestatzen ari diren ikuskizuna eskaintzeko.
The post Atsuen taldea nagusi Motzeko kanporaketan appeared first on Otamotz.












