Beasainen gizonezko bat atxilotu dute drogak salerostea egotzita
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen pasa den ostiralean Beasainen, drogak salerostea egotzita. Autoz gidatzen zihoala gelditu zuten N1 errepidean. Hamabi speed poltsatxo eta bost pastilla zeramatzan. Larunbatean, bere etxean, 330 speed gramo, zortzi kokaina poltsatxo, 110 gramo marihuana eta 900 euro aurkitu zituzten. Gizonezkoak drogen salerosketarekin lotutako aurrekariak zituen. Gaur goizean epaitua izan ostean, aske geratu da, kargurik gabe.












