
Asmubeko kideek, Berdintasun Foroko kideek, udal ordezkariek eta Elhuyar aholkularitzako kideek Beasaingo Berdintasun Plana aurkeztu dute gaur goizean. Berdintasunerako bidean, Beasain pausoak ematen hasia bazen ere, plangintza zehazturik gabe lan egin zuten eta, orain, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin, plangintza zehatz bat sortzeko bidean jarri da Beasain.
Plan hau partehartze prozesu baten bidez eratu nahi dute, herritarren iritziak bilduz. Urtarrila eta apirila artean diagnostikoa egingo dute, apiriletik ekainera plana diseinatuko dute eta behin plana idatzita dagoenean emaitzaik aurkeztuko dituzte udako oporrak baino lehen. Horretarako, hiru tailer egingo dituzte. Lehena martxoaren 17an, bigarrena apirilaren 7an eta hirugarrena maiatzaren 12an. Tailerrak 18:00etatik 20:00etara izango dira Igartza jauregian. Bilera hauetan hiru lan taldek parte hartuko dute: herriko elkarteek eta bestelako herritarrak, udal langileak eta ordezkari politikoak. Gaurko prentsaurrekoan tailer hauetan parte hartzeko deia egin dute, “denon ardura” delako “eremu honetan ere aurrerapausoak ematen jarraitzea”. Parte hartzeko 943 08 76 63 zenbakira dietu edo berdintasun@beasain.net helbidera idatzi daiteke.