Borroka Iraunkorra ari da egiten Beasaingo institutuko IA
Beasaingo instituan hainbat mobilizazio ari dira egiten azken egunetan, Ikasle Abertzaleak deitutako Borroka Iraunkorraren edo Borroka Hilabetearen barruan. «EAEko eta Nafarroako Hezkuntza Sailburuei, LOMCE legearen aurrean intsumiso jarrera izan zezaten eskatu zitzaien, eta eskatutakoa bete ez dutenez, martxoaren 27ra arte Borroka Iraunkorra ari gara egiten», azaldu du institutuko IAko kide batek. Joan den asteko kontzentrazioez gain, ostiralean «1976ko martxoaren 3ko erahilketak salatzeko» dokumental baten emanaldia egin zuten atseden garaian.
Datorren ostiralean, Emakumearen Nazioarteko Egunari lotuta, egungo emakumeak lan bila doazenenean zerekin aurkitzen diren salatzeko antzerki bat egingo dute, atseden garaian hori ere.
Borroka iraunkorra amaitzeko, martxoaren 25ean ikasleen greba orokorra egingo dute. Hori iragarri eta ikasleei gaiarekiko interesa pizteko «moskeo kanpaina bat egiten ari gara, greba egunerako zenbait egun falta diren jarriz: 29 egun, 28 egun… eta horrela egunero», diote antolatzaileek.

















