Errege Kopatik kanpo gelditu da Ampo Ordizia
Ampo Ordiziak ezin izango du hirugarren Errege Koparen bila joan aurtengo denboraldian. Atzo jokatu zuen finalaurreko itzulerako partida Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka; 26-21 galdu zuten goierritarrek.
Altamiran urtarrilaren 19an jokatu zuten joanekoan 17-16 gailendu zen Ampo Ordizia; hala, soilik puntu bakarreko aldearekin iritsi ziren Pepe Rojo zelaira.
Indartsu eman zioten hasiera atzoko partidari Ampo Ordiziako jokalariek; Heinrich Steylek gauzaturiko zigor kolpe bati esker goierritarrek estreinatu zuten markagailua. Berehala eman zion buelta talde gaztelaleondarrak markagailuari transformaturiko entsegu bati esker. Gogor egin zuten lan goierritarrek; ahaleginari esker bi entsegu eta zigor kolpe bat lortu zituzten. Hala, 7-18koa zen emaitza atsedenaldira iritsi zirenean.
Bigarren zatian markagailuari eusteko helburuarekin zelairatu ziren Ampo Ordiziakoak. Quesos Entrepinareseko jokalariak, berriz, aukera guztiez baliatu eta partidaren bila atera ziren. Valladolidarrak euren esperientziaz baliatuz, tartea handitzen joan ziren 26 eta 18 aldea lortu arte. Hamar minutu falta zirela, Ampo Ordiziak oraindik asko zuen irabazteko. Erasora jo zuen, baina Quesosen defentsa onari esker soilik zigor golpe bat gauzatzea lortu zuten.
Epaileak norgehiagoka amaitutzat jo zuenean 26-21 emaitza erakusten zuen markagailuak; Ordiziako jokalarien aurpegietan tristura eta ezina nabari zen. Garaipena eskuratzerik lortu ez bazuten ere, zaleek talde indartsua ikusi zuten zelaian. Orain, Ohorezko Mailan jarriko dute arreta osoa ordiziarrek.