Luxia Imaz segurarrak 101 urte bete ditu
Segurako zaharren egoitzan bizi den Luxia Imaz segurarrak 101 urte bete ditu gaur. Eluska Gerriko alkateak eta Idoia Lopetegi zinegotziak lore sorta bat oparitu diote herriaren izenean eta, ondoren, txokolate jana egin dute. Ekitaldian German eta Mirentxu ilobek eta Juana Amundarain koinatak ere parte hartu dute.












