Behean ezkerrean, Beñat Ibaguren eta Jon Soraluze dominarekin.
Joan den asteburuan jokatu zen Iruñeako Labrit pilotalekuan Euskal Herriko larruzko paleta txapelketako finala. Oianguko Beñat Ibarguren eta Azeari Andonegi pilotariek jokatu zuten; azken hau Jon Soraluzeren ordez, lazkaoarra min hartuta dagoelako.
Sestaoko Lagun Artea elkarteko Rodriguez-Arroita bikoaren aurka aritu ziren. Goierritarrak nagusi izan ziren norgehiagokaren hasieran, baina pixkanaka, bizkaitarrak lekua hartzen joan eta aurretik jarri ziren. Ibarguren eta Andonegik ezin izan zioten Sestaokoaren erritmoari eutsi, nahiz eta azken unera arte gogor lan egin zuten. Azkenean, 35-26 galdu zuten partida.