Iparra Hegoako aktoreak Bixibixi saioan
Bihar, 12.15ean, Bixibixi saioa emango dute Segura Irratian. Lierni Elortzak Iparra Hegoako antzezlanetako aktoreak gonbidatu ditu: etzi 17:00etan Orobil borobila antzezlana eskainiko duten Amaia Henneubette eta Josiane Valentzia lapurtarrak eta ostiralean 19:00etan Koka Kola eta barea antzeztuko duten Ramon Agirre eta Iñaxio Tolosa gipuzkoarrak. Gainera, irratira deitu eta Zein emanaldirekin lotuko zenituzke Ainhara Gurrutxaga eta Asier Sota? galderari zuzen erantzuten dioten entzuleen artean sarrerak zozkatuko dituzte.