Ezkio-Itsasoko Adaki komunikazio enpresak Europa mailako sari bat irabazi du
Asier Zaldua
Goierri
Ezkio-Itsasoko Adaki Komunikazioa agentziak Smile Festival jaialdiko Marketin Zuzeneko Merkataritza Erabilerarik Onena saria irabazi du Tolosako Udalarentzat eta merkatari elkartearentzat egindako Elvis lokal bila kanpainarekin. Jaialdi hau Madrilen antolatzen dute eta publizitate estrategia moduan umorea erabiltzen duten Europa osoko kanpainak saritzen dituzte.
Elvis lokal bila kanpainaren xedea merkataritza jarduera bat martxan jarri nahi zuen pertsona ekintzaile orok Tolosako Udalak abian jarritako negozio ideien lehiaketan parte hartzea zen. Kanpainako ekintza nagusia flashmob bat izan zen. Ekitaldian, negozio ideia lehiaketaren lehen sariaren balizko irabazlea zen Antton Elvisek eta bere lagunek parte hartu zuten. Elvis eta bere lagunak ezustean eta modu deigarri batean heldu ziren flashmob-era, euren ile-apaindegi berriaren sustapena egiteko. Adakikoek foiletoak, kartela eta webgunea ere diseinatu zituzten udalaren eta merkatarien ekimenaren berri emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.