Altolagirreren eta Irureren artean jokatuko da Eire-Bankoako finala igandean
XV. Eire-Bankoa xake txapelketa azkenetan da. Datorren igandean jokatuko da finala Urretxuko Eire tabernan, sorpresa handiekin. Jon Altolagirre eta Egoitz Irure lehiatuko dira lehenengo postuagatik, aurreikuspen guztiak hautsiz. Jesus Mari
The post Altolagirreren eta Irureren artean jokatuko da Eire-Bankoako finala igandean appeared first on Otamotz.
XV. Eire-Bankoa xake txapelketa azkenetan da. Datorren igandean jokatuko da finala Urretxuko Eire tabernan, sorpresa handiekin. Jon Altolagirre eta Egoitz Irure lehiatuko dira lehenengo postuagatik, aurreikuspen guztiak hautsiz. Jesus Mari Rodriguez zaldibiarra finaletik kanpora geratu da aurten. Txema Iriberri antolatzaileak esan duenez, Irureren aurka jokatu zuen finalerdiko partidan «akats nabarmena» egin zuen. Eire-Bankoa xake txapelketan zazpi aldiz garaile izan da Rodriguez, eta bera zen aurten ere faborito nagusia. Finala eta kontsolazio finala, igandean jokatuko dituzte, Eire tabernan, 16:30ean hasita.
The post Altolagirreren eta Irureren artean jokatuko da Eire-Bankoako finala igandean appeared first on Otamotz.