
Bihar, osteguna, hiru pelikulako zine zikloa hasiko da Ormaiztegin. Emanaldiak ostegunetan izango dira, 21:00etan, kultur etxean. Pelikulak jatorrizko bertsioan emango dituzte, euskaraz azpititulatuta. Sarrera doan izango da. Bihar
Cocneys Vs. Zombies emango dute. Pelikula honek publikoaren saria lortu zuen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen Astean.