Haur sahararrak uda-pasa ekartzeko aukera dago aurten ere
Oporrak Bakean programaren barruan, aurten ere izango da haur sahararrak EAEra uda-pasa ekartzeko aukera, ekain amaieratik abuztu bukaerara.
Sahada Sahara elkarteko Naroa Balabidek lau urte daramatza haurrak uda-pasa ekartzen. “Bertan pasatzen duten denboraldian euren osasun egoera asko hobetzen” dela azaldu du Abalabidek. Egun, kanpamenduetan bizi duten egoeraren inguruko elkarrizketa biharko papereko Hitzan agertuko da.
Udako oporretan haurrak ekartzeaz gain, Aste Santuko oporretan kanpamenduetan bizi diren familien etxeetara joateko aukera ere badagoela azaldu du.