'Herriko tabernen auzia' salatzeko bilkura egingo dute gaur Antsoategi aurrean
Espainiako Auzitegi Nazionalean bukatzear da Herriko tabernen auzia deritzon epaiketaren auzi saio aldia, eta Lazkaon elkarretaratzea egingo dute prozesua salatzeko. Antsoategi elkartearen aurrean elkarretaratzea egingo dute, gaur 20:00etan. Lazkaoko herrikoa da, hain zuzen, auzibidean sartuta dagoen Goierriko zortzi elkarteetako bat.