Zuzeneko irratsaioa egingo dute larunbat honetan, KKinzona Eguneko ekintzen baitan
KKinzona proiektu komunikatiboa taldeak antolatuta KKinzona Eguna ospatuko dute larunbatean Urretxun, izen bereko irrati librea eta fanzinea herrian zabaltzeko helburuarekin. Alex Areizaga taldeko kideak esan duenez, ohiko egitaraua antolatu dute aurten ere, baina izango da «berrikuntzaren bat edo beste ere»
KK´inzona proiektu komunikatiboa taldeak antolatuta KK´inzona Eguna ospatuko dute larunbatean Urretxun, izen bereko irrati librea eta fanzinea herrian zabaltzeko helburuarekin. Alex Areizaga taldeko kideak esan duenez, ohiko egitaraua antolatu dute aurten ere, baina izango da «berrikuntzaren bat edo beste ere». KK´inzona Eguna batez ere, «ondo pasatzeko» egun bat da, baina orain hiru urtetik hona «irratiko bazkideei urteroko kuota kobratzeko» ere aprobetxatzen dute egun hau. Aurten bildutako dirua «irratiko seinalea hobetzeko antena berri bat erosteko» baliatuko dute.
Larunbaterako egun osko egitaraua antolatu dute. Goizean 11:00etatik 13:00etara zuzeneko irratsaio berezia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazatik. Irratsaio berezia izango da «irratiaren historian bereziak izan diren uneak gogoratuko ditugu, betiko kolaboratzaile eta lagunen parte hartzearekin», dio Areizagak. Irratsaioa gainera, irekia izango da, eta «interesa duten herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta».
Kontzertu sorta gauerako
Irratsaioaren ostean, erredakzio berriaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta ondoren, bazkaria egingo dute gaztetxean. Bazkalostean, aurten ez da bertso desafiorik egongo, baina «bazkalondoa girotzeko sorpresaren bat edo beste» prestatzen ari direla aurreratu du Areizagak.
Arratsaldean kontzertu sortari hasiera emango diote, «19:00etan Magnetico grupo robot, 20:00etan Salda Badago urretxuarrak eta 22:00etan Bertso Tabern taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean».
The post Zuzeneko irratsaioa egingo dute kalean, KK´inzona Eguneko ekintzen baitan appeared first on Otamotz.