Gazte lokalen kudeaketa arautzeko bizikidetza protokoloa eratuko dute
Beasainen, azken urteetan, geroz eta gehiago dira lokal edo txoko bat alokatu eta bertan egoteko joera duten gazteak. Gazte lokal horien funtzionamendua ezagutu, eta bizikitza protokolo bat eratuko dute; horretarako, partehartze prozesu bat jarri du abian Beasaingo Udalak.
Atzo arratsaldean, Gaztedia Saileko Mikel Apaolazak eta Koldo Agirre alkateak prentsaurrekoa egin zuten, prozesuaren xehetasunak emateko. Bertan azaldu zutenez, prozesu honen helburuak honakoak direla azaldu zuen Apaolazak: «Gazte lokalen errealitatea ezagutzea eta segurtasun baldintzak eta bizikidetza neurriak zehaztea».
Bere esanetan, gazte lokal horietan «asko dira jator joktzen dutenak: %5a bakarrik da arazoak sortzen dituena. Baina, %5 horrek sortzen dituzten arazoen ohiartzuna bidertu egiten da».
Partehartze prozesuaren lehen fasean lau bilera egingo dira, lokalen inguruan zeresana duten talde guztiekin. Gasteizen kokatuta dagoen Prometea enpresak kudeatuko ditu bilerak. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia dute horrelako prozesuetan. Bi kidek osatzen dute enpresa, eta kideetako bat besasindarra da. Bilerak 18:30etik 20:30era izango dira.
Parte hartzea erabat irekia izango bada ere, izena aurrez emateko eskatu dute beasain.org helbidean orri bat betez, gazteria@beasain.net helbidera idatziz, edo harrera bulegora joanda.
Agirrek lokaletako gazteak, bizilagunak, zein jabeak prozesu honetan parte hartzera gonbidatu ditu. Prozesua uda aurretik amaituta egotea aurreikusten dute.
Bilerak:
- Martxoak 26. Gazteekin bilera, Eizu gaztelekuan.
- Martxoak 27. Bizilagunekin, udaletxeko batzar aretoan.
- Apirilak 2. Lokalen jabeekin, Eizu gaztelekuan.
- Apirilak 9. Lokaletako gazte adingabeen gurasoekin, Eizu gaztelekuan.