Gipuzkoako unibertsitate ikasleen artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzeko D'elikatuz Bizi jardunaldia
D’elikatuz Bizi jardunaldia egingo da Basque Culinary Centerrek Donostian duen egoitzan bihar. Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa arduratu da jardunadia antolatzeaz. Goizeko bederatzietan emango diote hasiera egunari eta hainbat adituk hartuko du parte.
Aurtengo jardunaldiaren helburu nagusia Gipuzkoako unibertsitate ikasleen artean bizitzia estilo osasungarria sustatzea izango da. Jardunaldian medikuntza eta psikologia ikuspegitik unibertsitate adineko gazteen artean bizimodu osasungarria sustatzen ahaleginduko dira; dituen abantailak erakutsiko dituzte eta praktikara nola eraman ere bai. Bizi ohitura egokien baitan, jakiak nola erosi, nola prestatu, otorduak antolatu zein jarduera fisikoa egitearen jarrantziaz ere arituko dira. Sarrera doakoa izango da.
Teoriatik praktikara
D’elikatuz Bizi jardunaldietan Ordiziako ordezkaritza egongo da. Hizlarien artean arituko da Amaia Zabaleta; Heziketa Fisikoan lizentziatua da eta Majori Kiroldegiko kudeatzailea. Bertan izango dira Iñigo Ochoa de Alda EHUko Psikologia fakultateko irakaslea eta Ana Elbusto mediku nutrizionista ere.
Jardunaldiei amaiera emateko, Ordiziako Martinez jatetxeko Xabier Martinez sukaldariak tailer praktikoa eskainiko die jakiak era osasuntsuak eta erraz nola prestatu erakusteko.