Legazpiko musika bandak jasoko du Olaria saria ‘santikutzetan’
2014ko Olaria saria Legazpiko musika bandak jasoko du aurten. Hautagaien artean, Telleriarteko txirrindulari elkartea, GSR enpresako langileak,etxez etxeko laguntzako langileak, Ikatza argazkilari elkartea, Sorgintxulo taldea, Jesus Castillejo Alaitasuna errondaila, zinekluba eta Kepa Solana eta Juani Delgado preso ohiak izan dira aukeran.
Olaria saria aukeratzeko epaimahaia EH Bildu, PSE-EE eta Hamaikabateko ordezkari banak, iazko irabazleak, pilota eskolak eta zozketa bidez aukeratutako herriko hiru elkartek —Haztegi ikastola, Ortzadar elkartea eta Okilla elkartea— osatu dute. Honenbestez, maiatzaren 3an Santikutz jaien barruan egingo den ekitaldian jasoko du Olaria saria Legazpiko musika bandak.