«Urte mordoxka daramatzagu elkarrekin, eta lagunak egin gara»
Lanbidez ingeniaria da Lide Agirrezabal (Urretxu, 1972), eta azken 10 urtetan mintzalagun da. «Lau lagun elkartu ohi gara elkarte batean, hamabostean behin, eta urtean bitan afari meriendak egiten ditugu».
Mintzalagunak, benetako lagunak egiten al dira?
Baietz esango nuke, ea mintzakideek zer dioten! Urte mordoxka daramatzagu elkarrekin.
Zer esanik gabe geratuz gero, zein da hizketagai ‘komodina’?
Ez da gure kasua, baina bestela igogailuetako gai berdina, eguneko albisteak edo eguraldia…
Zaletasun bat.
Igeri egitea.
Pelikula bat.
Los dioses deben estar locos.
Abeslari bat.
Tina Turner.
Abesti bat.
Strong enough, Cher-ena.
Janari bat.
Txipiroiak tintan edo plantxan.
Edari bat.
Ura edo garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Kultura ezagutzeko eta lasai egoteko aukera duen edozein.
Amets bat.
Euskaldunok gure artean ondo konpontzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Onak asko, eta besteak ahaztuko banitu hobe!
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lankide batek bere eskuekin egindako burdinezko eskultura.
Gorroto duzuna.
Gezurra eta faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Urretxuko Santa Barbara.
Herriko alkate bazina…
Nere esku dagoena egingo dut hori gerta ez dadin.
Urretxun biziko ez bazina…
Zumarragan edo Legazpin.