Urola Garaia mankomunitateak martxoaren 8ko kanpaina aurkeztu du Zumarragan. Orain arte itxaron du, sortu berri den Koordinadora Feministari protagonismoa ez kentzeko. Datozen egunetako ekitaldien artean, azpimarratzekoa da gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean irekiko duten erakusketa. Talde feministen kartelez osatua dago eta horien lana aldarrikatu eta eskertu nahi du. Kanpaina atzo aurkeztu zuten, Zumarragako kultur etxean.
Zumarragako EH Bilduk adierazi duenez, herrian dagoen airearen kalitatea kontrolatzeko kabinan «PM 2,5 partikulak neurtzea posible izango da aurrerantzean». Eusko Jaurlaritzak Interneten zintzilikatuta duen orriari egiten dioten jarraipenari esker jakin du albistea. Esan duenez, «martxoaren 7tik aurrera datuak ematen hasi da» jada, neurgailua.
http://youtu.be/nqiXQoU0zeI Atzo bukatu zen 35/02 epaiketaren auzi saioa, eta epaiaren zain gelditu dira akusatuak. Herriko tabernen kontrako auzia bezala ezagutzen denak, kontrako jarrera asko sortu ditu Euskal Herrian; horren erakusgarri dira aste honetan, Goierriko hainbat herritan egin dituzten elkarretaratzeak. Bilkura horietan, epaiketa salatzeaz gainera, auzipetuak libre uzteko eskatu dute dozenaka herritarrek. Bideoko irudiak Urretxu-Zumarragako bilkurakoak dira.
Ezetz Lortu! trebezia lehiaketaren hirugarren edizioari etzi emango diote hasiera. Inoizko lehiaketa jendetsuena izango da aurtengoa, 89 taldek eman baitute izena. Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzendutako
The post Etzi emango diote hasiera ‘Ezetz Lortu!’ lehiaketari appeared first on Otamotz.