Zumarragan PM 2,5 partikulak neurtzen hasiko dira EH Bilduk adierazi duenez
Zumarragako EH Bilduk adierazi duenez, herrian dagoen airearen kalitatea kontrolatzeko kabinan «PM 2,5 partikulak neurtzea posible izango da aurrerantzean». Eusko Jaurlaritzak Interneten zintzilikatuta duen orriari egiten dioten jarraipenari esker jakin du albistea. Esan duenez, «martxoaren 7tik aurrera datuak ematen hasi da» jada, neurgailua.

Gogora ekarri duenez, PM 2,5 neurtzeko eskaria «martxan dagoen ekintza planaren barruan EH Bilduk orain urte eta erdi egin zuen ekarpenetako bat» da. Partikula hauek txikiak izanagatik, «osasunerako askoz arriskutsuagoak» direla ere adierazi du.
The post Zumarragan PM 2,5 partikulak neurtzen hasiko dira EH Bilduk adierazi duenez appeared first on Otamotz.