Egin Klik irudian 95. zenbakia irakurtzeko
Garai batean Donostiako Belodromoan egiten zen Sei Orduak kirol ikuskizunaren giroa berpiztu eta eskualdera ekarri nahi du Emaneurre taldeak, Goierriko Zazpi Orduak jaialdiarekin. Haren antolatzaileekin izan da GoiBerri aldizkaria.
Bestalde, Ordizian eta Beasainen lantzen ari diren Berdintasun Planak izan dituzte aztergai, arlo horretan diharduten bi herrietako zinegotziekin.
Gazteak atalean, Miren Lasa futbolari lazkaotarrarekin hitz egin dute; Gipuzkoako taldearekin Euskal Ligan jokatzeko aukeratu dute. Motzean atalean, berriz, carcross lasterketetan aritzen den Aitor Elizondo beasaindarrarekin izan dira.