Gabiri 2 taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa lehiaketako Igartubeitiko kanporaketa
http://youtu.be/UfAsTVAikw0
Larunbatean Martxoan Bertsoa txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Kanporaketa Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) taldeak irabazi zuen, bigarren Gabiri 3 (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeak egin zuen eta hirugarren Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Gorka Santesteban eta Xabier Elgarresta) taldeak. Honenbestez, hauek dira datorren ostiralean finala jokatuko duten taldeak: Kontuz Atsuak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Itziar Pildain), Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Gabiri 1 (Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbide).
Larunbatean Martxoan Bertsoa txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Kanporaketa Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) taldeak irabazi zuen; bigarren Gabiri 3 (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeak egin zuen, eta hirugarren, Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Gorka Santesteban eta Xabier Elgarresta) taldeak. Honenbestez, hauek dira hilaren 28ko finalean jokatuko duten taldeak: Kontuz Atsuak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Itziar Pildain), Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Gabiri 1 (Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbide).
Ostiralean, Fox tabernan jokatu zuten kanporaketa. Hiru talde aritu ziren lehian: Udanako Kurbak (Iriondo, Ulises, Azkarate), Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Beñat Torres, Arkaitz Aizpuru) eta Zazpiko Txikia (Zaldu, Andoni Biain, Beñat Idiakez). Puntutan ordea, inork ez zuen finalerako sailkapenik lortu. Bideoa, ostiraleko saiokoa da. Egilea: Maialen Torres.