Gizonezko bat atxilotu dute Ormaiztegin adin txikikoei genitalak erakusteagatik
Ertzainek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Ormaiztegin, adin txikikoei genitalak erakusteagatik. 19:00ak aldera, 16 eta 17 urteko neska batzuek gizon bat eurengana hurbildu zela eta genitalak erakutsi zizkiela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Gertaera kiroldegi inguruan jazo zen. Ertzainak bertara hurbildu diren eta gizonezkoa ikusi zuten. Identifikatu ondoren, askatasun sexualaren aurkako delitua egiteagatik atxilotu zuten. Gaur goizean Tolosako epaitegiaren esku jarri dute.