Irurek irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketako finala, lehenengoz
Amaitu da aurtengo Eire-Bankoa xake txapelketa. Egoitz Irure zestoarrarentzat izan da, hamabosgarren urteurren honetan garaipena. Igor Altolagirre ordiziarrak egin du bigarren eta Jesus Mari Rodriguez zaldibiarra, —txapelketa honetan zazpi aldiz
The post Irurek irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketako finala, lehenengoz appeared first on Otamotz.
Amaitu da aurtengo Eire-Bankoa xake txapelketa. Egoitz Irure zestoarrarentzat izan da, hamabosgarren urteurren honetan garaipena. Igor Altolagirre ordiziarrak egin du bigarren eta Jesus Mari Rodriguez zaldibiarra, —txapelketa honetan zazpi aldiz garaile izandakoa— hirugarren gelditu da aurten, finalaurrekoetan egindako akats larri baten ondorioz, finaletik kanpora gelditu eta gero.
Gustura, «oso pozik» agertu da Irure, bere lehendabiziko finala irabazi eta gero. Txapelketan parte hartu duen seigarren aldia izan da aurtengoa, eta aitortu duenez, bazeukan «garaipena estreinatzeko gogoa». Finaleko partida Altolagirreren aurka jokatu du aurten. Partida «gogorra» izan dela aitortu du, hasieran bera abantailarekin hasi bada ere. Izan ere, Altolagirre ez da nolanahiko aurkaria, 2003an eta 2004an txapeldun izan zen txapelketa honetan.
Garaipena gozatuz
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere atzo jokatu zen Urretxuko Eire tabernan. Anibal Fernandez azkoitiarraren eta Jesus Mari Rodriguezen arteko lehiak «ikusmin handia» sortu zuen Txema Iriberri antolatzailearen esanetan. Bi jokalariak aurrez-aurre topo egiten zuten hirugarren aldia izan zen atzokoa.
Bi partidak amaituta sari banaketa ekitaldia egin zuten Eire tabernan bertan. Carlos Montero Zumarragako Bankoa sukurtsaleko zuzendariak, Jon Altolagirre Urretxuko Udaleko zinegotziak eta Iriberrik, txapelketaren antolatzaileak parte hartu zuten bertan. Aipatutakoez gain, herriko bi onenak Pedro Castro eta Joseba Urdangarin izan dira aurten.
The post Irurek irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketako finala, lehenengoz appeared first on Otamotz.