Juanlu Escuderok eta Iñigo Igartzabalek irabazi dute Gabiriako Osinalde elkarteko mus txapelketa
Osinalde elkarteko mus txapelketa jokatu dute asteburu honetan Gabirian. Aurten 18 bikotek parte hartu dute. Txapelketa Juanlu Escudero eta Iñigo Igartzabalek irabazi dute, bigarrenak Jokin Murua eta Jon Murua izan dira, hirugarrenak Joseba Elgarresta eta Asier Osinalde eta laugarrenak Eresti Oiarbide eta Eñaut Asurabarrena. Saskiak Iñaki Maizek eta Iñaki Oiarbidek irabazi dituzte.