Maider Gaztañaga irabazle Oñatiko duatloian
Larunbatean jokatu zen Oñatin XXIII. Duatloia, Oñatiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatuta. Maider Gaztañaga ordiziarrak lehen postua eskuratu zuen 2:08:12 denborarekin. Era berean, 23 urtez azpikoetan Maite Murgia lazkaoarra izan zen lehen emakumezkoa, 2:35:39 denborarekin.
Distantzia motzean (10km-40km-5km) lastertu zuten. Duatloiaren 23. edizioa izanik, Euskal Herriko zirkuituko bosgarren proba baliagarria eta Gipuzkoako mendi duatloi motz txapelketa ere izan da. Hala, 2014ko Gipuzkoako Duatloi Motz Txapelketaren irabazlea Maider Gaztañaga bera izan da, baita ere.