Pobreziaren aurkako martxa Ordiziara iritsiko da bihar
Euskal Herriak bere bidea goiburupean probreziaren aurkako martxa Ordiziara iritsiko da bihar. Ezartzen ari diren “politika antisozialek, euskal gizartea probretzera daramatela” salatu nahi dute eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatu.
Tolosatik zein Zumarragatik zutabe bana Ordiziara iritsi ondoren, Barrenako parkean egingo da amaierako ekitaldia arratsaldeko 18:30ean. Goierriko Gutun Sozialaren talde dinamizatzaileak parte hartuko du ekitaldi horretan.
Euskal Herria zeharkatzen ari da martxa martxoaren 10az geroztik. Ostegun honetan Iruñean emango diote amaiera egitasmoari, manifestazio eta amaiera ekitaldiarekin. Martxoaren 22an, berriz, Madrilerako (Espainia) martxari ekingo diote.
AHT Gelditu! Elkaralana, Askapena, Bilgune Feminista, Desazkundea, Eguzki, Elkartzen, Ikasle Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Mugarik GAbe, Salhaketa, Sare Antifaxista edo SOS Arrazakeria dira egitasmoa sustatu duten eragileetako batzuk. LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT-LNK, sindikatuak.