http://youtu.be/wfc4EiaxI5M
Gaur goizean Gaztaren ibilbidea aurkeztu dute Segurako Ondarre nekazalturismoan. Ekitaldian, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Igor Eguren Goiturreko lehendakariak, Leire Arandia Erro Kooperatibako kideak, Asier Arrese Hazi enpresako kudeatzaileak, Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariak eta Ion Peli Uriguen Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuak parte hartu dute. Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateak, Idiazabal jatorri izendapeneko arduradunak eta interpretazio zentroetako arduradunak ere bertan egon dira.

Aurkezpenaren ondoren, Alex Txikon, Oihana Kortazar eta Jose Ramon Agirre Marron kirolariek ibilbidearen zati txiki bat egin dute. Ondarrera heldu direnean, Felix Goiburuk (bertako artzainak) gazta eman die. Pixka bat jan ondoren, Kortazarrek Iban Mate, Iker Markinez eta Xabier Martinez sukaldari goierritarrei pasa die gazta.
Ibilbidek turismoa, kirolarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin uztartzen ditu eta bere helburua hiru osagai horiek, lasaitasuna eta natura atsegin dituzten turistak erakartzea da.
Ibilbidea zirkularra da. 95,7 kilometroko luzera eta 9.777 metroko desnibel metatua ditu. Sei etapa ditu eta 34 ordutan egiteko pentsatua dago, gutxi gorabehera. Aizkorri-Aratz eta Aralar parke naturalak lotzen ditu eta Goierri eta Debagoienako paraje ederrenetako batzuetatik pasatzen da. Gainera, ardiak bazkatzen ikusteko eta gaztari izena ematen dion Idiazabal herria eta bertako interpretazio zentroa ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Ibilbidearen informazio puntu nagusia Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan egongo da. Bertan, ibiltariei ibilbidea egiteko materiala emango diete: geraleku bakoitzean zigilatu beharreko pasaportea, Gaztaren Ibilbideko kamiseta, mapa eta gida. Ibilbidea osatzen dutenei gazta erdi bat eta sagardo botila bat emango diete. Ibiltariek rutadelquesoidiazabal.com web orrian prestatu dezakete euren txangoa. Bertan, etapen eta ostatuen berri ematen dute eta aholkuak eskaintzen dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.