http://youtu.be/wfc4EiaxI5M Gaur goizean Gaztaren ibilbidea aurkeztu dute Segurako Ondarre nekazalturismoan. Ekitaldian, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Igor Eguren Goiturreko lehendakariak, Leire Arandia Erro Kooperatibako kideak, Asier Arrese Hazi enpresako kudeatzaileak, Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariak eta Ion Peli Uriguen Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuak parte hartu dute. Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateak, Idiazabal jatorri izendapeneko arduradunak eta interpretazio zentroetako arduradunak ere bertan egon dira.
Bihar Arrazakeriaren Aurkako Eguna dela eta, kulturen arteko pintxo poteoa egingo dute gaur iluntzean Urretxun. Aniztasun eta Bizikidetza mahaiak sustatuko egitasmoa da, eta herriko 22 tabernen parte hartzearekin mundu osoko
The post Kulturen arteko pintxo poteoa egingo dute iluntzean Urretxun appeared first on Otamotz.
Jose Luis Villanueva Tolosako Santa Maria Musika Kapera abesbatzako lehendakaria da. Datorren igandean, Zumarragako Andre Mari Jasokundearen parrokiako 12:30eko mezan taldeak eskainiko duen kontzertuaren berri eman du. Bide batez, abesbatzak Zumarragarekin dituen loturak ekarri ditu gogora: Luis Orduña Tolosako koruaren zuzendaria da eta Zumarragako Musika Bandarena, Bidelagun duten organo-jotzaile Jose Luis Egiburu urretxuarra da eta Villanueva bera Urola Garaia Lanbide Eskolako irakaslea da.
Gipuzkoako Eskolarteko Xake txapelketako kanporaketa jokatuko da igandean, Urretxun. Goierri xake taldeak antolatu du ekimena eta guztira 40 bat haurren parte hartzea espero dute igandean. Jon Alvarez Goierri xake eskolako kideak esan duenez, «bertako 18 bat haurrek» hartuko dute parte etziko antolatu duten saioan, «beste horrenbeste» espero dituzte Legazpiko Santikutz xake taldetik eta gainontzekoak Azpeitia, Azkoitia eta Arrasateko jokalariak izango dira.