Goierriko 27 enpresak jaso dute kalitate turistikoko ziurtagiria
Turismo alorrean lan egiten duten Goierriko 27 enpresak kalitate turistikoaren ziurtagiria eskuratu dute. Zortzi urteko prozesu bat osatu dute, eta ostegunean Irungo Ficoba erakustazokan eman zizkieten agiriak, 2013. urteari dagozkionak.
Kalitate programako arloko establezimenduetan eta zerbitzuetan txertatzeko plagintza 2006an hasi zen, Kalitate Turistikorako Programa Destinoan (Sicted) deiturikoa, Goierrin eta Zarautzen. Goiturrek bi talde eratu zituen urte hartan, 2007an hirugarrena eta 2012an laugarrena.
Lehen urteetan hasi ziren enpresek ziklo guztia amaitu dute. Iaz 27 enpresa ebaluatu zituzten, eta denek gainditu dute kalitate turistikorako beharrezko maila.
Goiturrek azaldu duenez, Goierri beheko turismoaren agentziaren bi lan ildo nagusi produktua eta lehiakortasuna dira. «Ahalegin handia egiten ari dira enpresa turistikoak kalitatea eskaintzeko. Aitortza hau jasotzen dute zerbitzuan eta gestioan hobetzeko egiten duten lanaren adierazgarri bezala», esan du Goiturrek.
Goierriko 27 enpresen artean jatetxeak, hotelak, interpretazio zentroak, zerbitzu turistiko enpresak, turismo bulegoak, aterpetxeak, nekazalturismoak eta museoak daude.
Hauek dira ziurtagiria lortu duten Goierriko enpresak:
- Jatetxeak: Toki Alai (Arama), Korta (Gabiria), Pilarrenea (Idiazabal), Altamira (Ordizia), Mandio (Zerain), Oiharte (Zerain).
- Hotelak: Guregas (Beasain), Dolarea (Beasain), Salbatore (Beasain).
- Aterpetxeak: Segurakoa, Zeraingoa.
- Interpretazio zentroak: Idiazabalgo Gaztarena (Idiazabal), D’Elikatuz (Ordizia), Erdi Arokoa (Segura), Aizkorriko Ataria (Zegama).
- Zerbitzu turistikoak: Erro (Ordizia), Aizkorribidean (Zegama), Aldabe (Zerain).
- Nekazalturismoak: Lizargarate (Lazkao), Ondarre (Segura), Arrieta Haundi (Zegama), Oiharte (Zerain).
- Museoak: Zumalakarregi (Ormaiztegi), Aizpeko meategiak (Zerain), Zeraingo Herri Museoa.
- Turismo bulegoak: Segurakoa, Zeraingoa.