Iñaki Murua gabiriarrak Bertsozale Elkarteko lehendakaria izango da hurrengo hiru urteetan ere
Larunbatean Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen batzar nagusia egin zuten Durangon. Elkarteko estatutuen arabera, hiru urtetik behin lehendakari berria izendatu edo dagoenaren jarraipena berretsi behar da. Egungo zuzendaritzak Iñaki Murua aurkeztu zuen eta, bertaratutako bazkide guztien aldeko bozkarekin, gabiriarra beste hiru urtetarako lehendakari izendatu zuten.