Inoxcra-Beasain txirrindulari taldeko kadeteak aurkeztu dituzte
Pasa den ostiralean egin zuten Beasaingo Loinaz Txirrindulari Elkarteko kadete mailako Inoxcra-Beasain taldeko txirrindularien aurkezpena Igartzako jauregian. Goierriko herri ezberdinetako hamabi mutilek osatzen dute taldea. Honakoak dira partaideak: Mikel Alonso, Iker Imaz, Ugaitz Izagirre, Haritz Irureta, Beñat Jauregi, Manex Galparsoro, Aratz Gorrotxategi, Gorka Mendizabal, Ibai Erdoia, Aitor Almeida, Xabier Gonzalo eta Aitor Garmendia. Aurkezpenean izan ziren, baita ere, Iñati Telleria taldeko zuzendaria eta Alain Lopez eta Xabier Aldanondo laguntzaileak. Telleriak “eskerrak” eman zizkien gurasoei, “gazteak lasterketetara eramateagatik”.
Taldekideak aurkeztu ostean, Beasaingo Udala ordezkatzera joan zen Aitor Larburuk eta Loinaz Txirrindulari Elkarteko lehendakariak, beste urtebeterako akordioa sinatu zuten, elkarlanean jarraitzeko asmoz. Horrez gain, eskertza moduan, elkarteko kideek Inoxcrari eta Beasaingo Udalari koadro bana oparitu zizkieten. Aurkezpenaren ostean mokadutxoa egin zuten bertaratutakoek, jauregian bertan.