Sahara Krosek 7.000 euroko txekea eman dio Saharaui Herriaren Lagunak elkarteari
Sahara Kros elkarteak 7.000 euroko txekea eman zion ostiralean Saharaui Herriaren Lagunak elkarteari. Diru hau kontsultategi bat hobetzeko erabiliko dute. Ormaiztegiko elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Saraha kros lasterketan parte hartu zuten korrikalariei, babesleei eta gainontzeko laguntzaile guztiei.