Argazki kazetaritzari buruzko jardunaldiak
http://youtu.be/gJWl765BvdQ Munduko gatazkak gai hartuta argazki kazetaritzari buruzko jardunaldia antolatu du Urretxuko Udalak apirilaren 9tik 15era. Jardunaldian Gotzon Aranburu kazetari zumarragarraren kartel bilduma eta Andoni Berriotxoa Lubaki urretxuarraren eta Ander Gillenea donostiarraren argazkiak ikusteko aukera izango da, besteak beste.
Munduko gatazkak gai hartuta argazki kazetaritzari buruzko jardunaldia antolatu du Urretxuko Udalak apirilaren 9tik 15era. Jardunaldian Gotzon Aranburu kazetari zumarragarraren kartel bilduma eta Andoni Berriotxoa Lubaki urretxuarraren eta Ander Gillenea donostiarraren argazkiak ikusteko aukera izango da, besteak beste.
Hilaren 9an irekiko da jardunaldia Aranbururen kartel artxiboko zenbait lanen erakusketarekin. 15era arte egongo da zabalik Urretxuko udaletxeko sarrera gelan. Egunero 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa ikusteko aukera. Egun berean, 19:00etan Berriotxoak Gerra kazetaritza izenburupean hitzaldia eskainiko du leku berean. Berriotxoa munduko gatazka ezberdinen lekuko izan da, eta Sirian, Argelian edo Egipton izan da lanean, besteak beste.
Euskal Herriko gatazka
Hilaren 10ean, Gillenearen Gure historiako pasarteak ikus-entzunezkoa eskainiko dute 19:00etan. Hurrengo egunean Gilleneak bere argazki bilduma erakusgai jarriko du eta bertan izango da egun osoan zehar gerturatzen direnen galderei erantzuteko. Kultur etxetik taldeentzako bisita gidatuak ere antolatu dituzte egun honetarako, 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta. Txanda hartzeko 943 038088 zenbakira deitu beharko da aldez aurretik.
The post Argazki kazetaritzari buruzko jardunaldiak appeared first on Otamotz.