Europatik Beasaingo Institutu Publikora etorri dira, hezkuntzaren kalitatea ezagutzera
Beasain Institutu Publikora hezkuntzan lan egiten dutn Alemania (bi lagun), Luxemburgo, Grezia, Eslobakia, Italia, Polonia (bi lagun), Txekiar Errepublika (bi lagun), Hungaria, Finlandia, Austria, Suezia, Letonia eta Errumaniako etorri dira, Euskal Herriko ikastetxeetako kalitate sistemak eta hauen eraginak ikustera, irakaskuntza sisteman.
Astelehenean iritsi ziren Bilbora, eta beste maila eta mota batzuetako ikastetxeak ikusi ostean, Beasaingo Institutu Publikoa bisitatu dute garu. Eguerdira bitartean, ikastetxe honetako hezkuntza proiektua, eskola inklusiboaren bidezko aniztasunaren trataera, eleaniztasuna lortzeko hizkuntza plangintza, teknologia berrien erabilera, curriculumaren euskaltasuna,kalitate programa ezberdinak, plan estrategikoak, eta abar ezagutu dituzte, ikastetxeko irakasle zein ikasleen laguntzaz. Hainbeste informazio jasota, tripazorriak dantzan hasi aurretik, hamaiketakoa egin dute, ikastetxeko ZIGeko ikasleek prestatuta.
Laster EHUko kalitate arduradunak kalitatearen inguruko hitzaldi bat emango die, eta jarraian, Igartzara joango dira bisita gidatua egitera, Handik BIPren Loinazpe egoitzara joango dira, bertan prestatutako bazkariaz gozatzera. Hemen goizeko bisitak utzi dituen irudi batzuk. Informazio gehiago biharko Hitzaren papereko edizioan.