
Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak Segurako irakurle taldearen hurrengo saioan parte hartuko du. Taldeko kideek Saizarbitoriaren
Martutene liburua irakurri dute eta idazlearekin hitz egingo dute liburuari buruz. Saioa datorren asteartean egingo dute: kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek goierritar guztiak saioan parte hartzera gonbidatu dituzte.