Udalbiltzaren ordezkaritza batek Iparra Hegoan parte hartuko du
Seguran Iparra Hegoa ospatzen ari dira. Ekimena antolatzen duen elkarteak Udalbiltzarekin lankidetza hitzarmena izenpetu zuen duela urte batzuk eta erakunde nazionalak jardueren zabalkundea egiten laguntzen dio elkarteari. Gainera, ordezkaritza ofiziala igortzen du igandeko ekitaldietara. Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak Udalbiltzaren printzipioetako bat herrialde guztien arteko hartu-emanak, trukea eta ezagutza bultzatzea dela gogorazi du. Hala, Euskal Herriko gainontzeko udalak antzeko ekimenak abian jartzera gonbidatu ditu. Euskal Herrian senidetze sare bat sortzea, nazio eraikuntzareko estrategikoa dela esan du.