Asteazkenean Segurako Athletic zaleen lagun taldea aurkeztuko dute
Asteazkenean Segurako Athletic zaleen lagun taldea aurkeztuko dute. Zorroztarri 2012an sortu zuten eta dagoeneko 112 bazkide ditu, baina oraindik ez dute aurkezpen ofizialik egin. Ekitaldian, Athleticeko Mikel Balentziaga eta Markel Susaeta jokalariek, Jose Angel Iribar, Koldo Agirre eta Jose Mari Argotia jokalari ohiek eta zuzendaritzako kideek parte hartuko dute.
18:30ean Athleticeko ordezkaritzak mojen komentuko Athletic zaleak bisitatuko ditu eta 19:00etan ongi etorria egingo diete. Ondoren, Anjel Mari Peñagarikanok bertso batzuk abestuko ditu, Zorroztarrikoek eta Athleticekoek hitz batzuk esango dituzte, elkarri oroigarriak banatuko dizkiote, Xabi Arakama trikitilariak Athletic-en ereserkia joko du, argazkia aterako dute, mokadutxoa jango dute eta Peñagarikanok eta Arakamak herriko tabernetan abestu eta musika joko dute. Bukatzeko, 21:30ean afaria egingo dute.