Zirkulazio oharrak
Txirrindulari Itzuliaren pasaera dela-eta autoen zirkulazioan etenak egingo dira. Hainbat aparkaleku ere libre egon beharko dira.
Ordiziako Bizkaia eta Foruen pasealekuan, Gudarien etorbidean, Bazterretxe plazan, eta Zuberoa, Araba, Euskal Herri eta Filipinak kaleetan ezingo da aparkatu, igandeko 10:00etatik astearteko 15:00ak arte. Udalak San Joan auzoan dauden aparkalekuak erabiltzeko aholkatu du; eta inguruko herritatik datozenei garrio publikoa erabiltzeko.
Garaje eta saltokiak
Santa Amalia eta Zuberoa kaleetako; eta Lukusain eta Bazterretxe plazetako kaleetan dauden garajeen erabiltzaileek ezingo dute sartu-irtenik egin astelehenean 10:30etik 18:00etara eta asteartean, 10:30etatik 15:00etara.
Alde Zaharreko eta inguruko kaleetako dendariei jakinarazi dietenez, bestalde, astelehenean 10:00etatik 19:00etara, eta asteartean, hilak 8, 10:00etatik 16:00ak arte, kalea erabat itxita egongo da. Karga eta deskarga egitera ere ez dute sartzerik izango.
Lazkaorako oharra
Asteleheneko etapa igaroko da Lazkaotik, 14:00ak aldera Olaberriara bidean eta 14:50ean Beasainera. Hala, Mikelar kaleko 1etik errontondara arte dijoan errepideko bi aldeetan ez da autoak aparkatzerik izango asteleneko 16:30ak arte.