Play offera sailkatzeko aurrerapauso galanta emango luke Ampo Ordiziak garaipenarekin
Liga txapelketako hogeigarren jardunaldia jokatuko du iganden honetan Ampo Ordiziak Altamiran. Ohiko ordutegian izango da norgehiagoka, 12:00etan.
Liga amaiera gerturatzen ari denean, play offetarako postuen lehia estutzen ari da, ez dago akatsentzat tarterik. Igandean, Atletico de Madrid izango du aurkari Ampok. Denboraldi honetan bitan izan dira aurrez aurre, eta garaipen bana eskuratu dute.
Madrildar taldeak Espainiako selekzioarekin jokatzen duten hainbat jokalari ditu: Salazar, Pablo Fontes, Javier Canosa, Gaston Ibarburu… Sailkapenean bosgarren postuan dago Aletico de Madrid, Ampo Ordizia baino postu bat gorago. Igandean garaipenaren bila joango dira madrildarrak, play offetarako sailkapena lortuko dute eta.
Richard Muagututia hamabostekora itzuliko da, eta aurreko astean baja izan zen Corey Simpson, zalantzan dago oraindik. Azken porrotaren ondoren, Santos Regilen eta Phil Huxfoden helburu bakarra jokalarien kemena berreskuratzea izan da. Helburua lortu eta garaipena eskuratuta, Liga titulua jokatzeko play offetara sailkatzeko aurrerapauso galantza egingo luke Ampok.