Abiatu da Itzuliko bigarren etapa Ordiziatik, Dantxarineara bidean
Eguerdiko 1:15ean ekin diote txirrindulariek 54. Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapari. Atzo lehen etapa Ordizian hasi eta amaitu ondoren, bertan eman diote hasiera bigarren lasterketari. Udaletxe ataritik abiatu eta Filipineta kalean barrena Itsasondo aldera abiatu dira.
Irteera puntuan, omenaldia egin diete Pako Buldainen senideei. Buldain urte askoan Itzulian laguntzaile gisa ibili izan zen Ordizian; 2012an hil zen. Aurreskua eskaini, lore sortak eta oroigarria ere eman diete senideei. Alberto Contador atzoko irabazleak, gainera, Buldainen omenezko mailota sinatu du.
Goierritik Dantzarinearaino (Urdazubi) 155,8 kilometroko ibilbidea dute aurretik txirrindulariek.
Hemen Gotzon Aranbururen irudiak.