Zumarragako Arte Ederren Udal Eskolan sumi-e marrazketa ikastaroa egingo dute. Koldo Cadiernok animatuko ditu izena ematen duten ikasleak, eta, bide batez, berak orain artean egindako ariketak erakutsiko dizkie. Ariketak horiek egiteko prozesuaren berri emango die osorik. Izen-ematea apirilaren 30era arte zabalik egongo da Arte Ederren Eskolan, eta ikastaroa maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 8ra arte egingo dute, ostegunetan 18:30etik 20:30era.