
Gaur eguerdian kontzentrazioa egin dute Beasaingo plazan Goierriko enpresa handi ezberdinetako garbitasuneko langileek, herrialdeko hitzarmenaren alde. Gipuzkoa osoan egingo dituzte kontzertrazioak eta protestak apirilaren 10era arte, eta maiatzaren 12tik 16ra informazio asanbladak antolatuko dituzte. ELAk eta LABek deitu dituzte mobilizazioak eta 12-16ra astebeteko greba egitekoak direla azaldu dute. Bitartean, asanbladak, kontzentrazioak eta abar egingo dituzte, euren hitzetan “patronala konturatu dadin indarra dugula eta hitzarmena sinatzeko eskatuz”.
Azaldu dutenez, “Garbitasunako Gipuzkoako hitzarmena hitzarmena negoziatzen 2009tik” ari dira Aspel patronal madrildarrarekin. Hitzarmena itxi nahi dituzte “erreformaren aurrean, deskuelgeak egin ahal ez izateko”. “Iraupen bat izatea, eta soldaten aldetik azken urteetako zerbait errekuperatu eta KPIaren inguruko igoera txiki batzuk” eskatzen dituzte garbitzaileek.